Teknologia -

Telefonia mugikorra

'Project Fi', Googlen mugikor-operadore birtuala, abian AEBn

Oraingoz, Nexus 6 telefonoa duten erabiltzaileek bakarrik erabili ahalko dute, hilero 20 dolarren truke. Bezeroek kontsumitutako datuak bakarrik ordainduko dituzte.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oraingoz AEBn bakarrik, baina laster beste 120 herrialdeetara zabalduko duen promesarekin aurkeztu du gaur Googlek 'Project Fi' bere mugikor-operadore birtuala. Sprint eta T-Mobile konpainiekin akordioa lortu du AEBko erraldoi teknologikoak eta euren sareak erabiliko ditu zerbitzua eskaintzeko.

Oraingoz, Nexus 6 sakelakoa duten erabiltzaileen eskura izango da zerbitzua, izan ere, Motorolak garatutako adimendun telefono honek bakarrik du Project Fik eskainitakoak hartzeko hardware eta software nahikoa.

Tarifei dagokionez, hilean 20 dolar (18,6 euro) ordainduta, nahi beste dei egin eta mezu bota ahalko dituzte erabiltzaileek. AEBn ez ezik, beste 120 herrialdeetan estaldura edukiko dute, eta roaminga minutuko 20 zentimoren truk.

Sakelakoarekin nabigatu nahi dutenek, 10 dolar gehiago (9,3 euro) ordaindu beharko dituzte GB bakoitzeko. AEBtik kanpo, prezioa bera izango da baina 256 kbps-era mugatuta.

Dena dela, erabiltzaileek kontsumitzen dituzten datu kopuruengatik bakarrik ordainduko dute, hilabete amaieran kontsumitu ez duten datuei dagokien diru itzuliko dielako Googlek. Horrez gain, unean uneko gastua kontrolatzeko aplikazioa jarriko du martxan konpainiak.

Leku bakoitzean dagoen sarerik azkarrenera konektatzeko eta estaldura onena edukitzeko teknologia garatu duela adierazi du Googlek.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Google albisteak