Teknologia -
Informatika
Ostegunean hasiko da Euskal Encounter, 4.000tik gora ordenagailurekin
6.000 pertsonak hartuko dute parte BECen, Europako informatika azokarik handienetakoaren 22. edizioan.
Erredakzioa
Uztailaren 24tik 27ra izango da 22. Euskal Encounter Bilbao Exhibition Centren, eta 6.000 pertsona baino gehiago bilduko dira 4.000 ordenagailutan segundoko 20 gigabiteko Interneteko konexioaz gozatzeko.
BECen lau egunez Estatuko informatika azokarik handiena eta zaharrena ospatuko da; Europar Batasuneko handienetako bat da, gainera. Bertan, informatikako profesionalek eta zaleek esperientziak eta gaitasunak partekatuko dituzte, materiala saldu eta erosi ahalko da eta sektoreko berrikuntzen inguruko hitzaldiak egongo dira.
2014ko Euskal Encounterrek 35.000 metroko espazioa izango du 4.096 ordenagailu instalatzeko. Erabiltzaile gehienak gizonezkoak izango dira, batez beste 27 urte ingurukoak eta, % 40a, bizkaitarrak.
Parte hartzaileen % 76,71k adierazi du sareko jokoetan ibiltzeko gerturatuko direla, eta % 54,34k, aldiz, Internetera konektatzeko.
Ordenagailuen txokoaz gain, parte hartzaileek BECen lo egiteko aukera izango dute, ondoko gela batean. Horretarako, dendak eta lozakuak eraman beharko dituzte.