Teknologia -

Bideo-jokoa

'Candy Crush Saga' bideo-jokoa burtsan kotizatzen hasiko da

Bideo-jokoa New Yorkeko burtsan kotizatzen hasiko da 'KING' ezizenarekin. Sozietateak oraindik ez du zehaztu salgai jarriko dituzten akzio kopurua eta haien balioa.

Candy Crush Saga bideo-jokoa. Argazkia: candycrush.es
Candy Crush Saga bideo-jokoa. Argazkia: candycrush.es
Candy Crush Saga bideo-jokoa. Argazkia: candycrush.es

Haizea Olleta | EITB.com

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

King Digital Entertainment enpresak, 'Candy Crush Saga' bideo-jokoaren sortzaileak, burtsan 500 milioi dolar lortzea espero du, Ameriketako Estatu Batuetako Balioen Merkatuen Batzordeak adierazi duenez.

Sozietatea New Yorkeko burtsan hasiko da kotizatzen, 'KING' ezizenarekin. Oraindik ez dute zehaztu salgai jarriko dituzten akzioen kopurua eta haien balioa.

Burtsarako saltoa enpresak 2013ko ekitaldian lortutako etekinen ondorioz heldu da. 567 milioi dolar irabazi zituen; aurreko ekitaldian, berriz, irabaziak ez ziren 8 milioira iritsi.

King Digitalek baieztatu duenez, 128 milioi erabiltzaile aktibok jolasten dute egunero aipatu bideo-jokoarekin. Euren jardueraren % 73 mugikorretara bideratuta dago; izan ere, bideo-jokoen deskargei dagokienez, King Digital lehen tokian dago App Store, Google Play eta Facebookeko denda birtualetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea