Teknologia -
'Enjoy Barakaldo!'
Barakaldoko Udala, Google Glass-entzako aplikazioa garatzen lehenengoa
Horren bidez, gaur egun telefonoen eta tablet-en bidez eskuratzen den informazioa jasoko da, baina eskuak erabili gabe.
Erredakzioa
Barakaldoko Udala izango da EAEn Google Glass gailuentzako aplikazio bat garatzen lehenengoa. Google Glass betaurreko itxurako ordenagailu bat da, Interneten nabigatzeko aukera ematen duena, baina burua mugituta eta aginduak ahoz emanda dabil.
Alfonso Garcia Barakaldoko alkateak aurkeztu du 'Enjoy Barakaldo!' proiektua, eta apps4glass herriko enpresari egokitu zaio garatzea.
Herritarren eta turisten esperientziak bultzatzea du helburu proiektuak, Google Glassen bidez, Barakaldoko Udalak ohar baten bidez zabaldu duenez.
Dispositibo horretan, gaur egun telefonoen eta tablet-en bidez eskuratzen den informazioa jasoko da, baina eskuak erabili gabe.
Alfonso Garciak (PSE-EE) prentsaurrekoa egin du Hugo Amann enpresako zuzendari orokorrarekin eta Alejandro Berzosa proiektuaren arduradunarekin batera, eta Google Glassen erabilera erakutsi dute.