Teknologia -
Los Angeles
Heldu da PlayStation 4
Los Angelesen egingo duten Electronic Entertainment Expo (E3) ekimenean aurkeztuko dute PlayStation 4 berria. Estatuan, astearteko goizaldeko 03:00etan izango da.
Erredakzioa
Los Angelesen egingo duten Electronic Entertainment Expo (E3) ekimenean aurkeztuko dute PlayStation 4 berria. (Estatuan, astearteko goizaldeko 03:00etan izango da).
Martxoan kontsolaren ezaugarrien berri eman zuten arren, ezin izan genuen fisikoki ikusi. Orain arte, Los Angelesen izango den kongresuaren bideoetan bakarrik izan dugu PlayStation 4ren berri.
Prezioari dagokionez, adituen ustez, PlayStation 4k ez du 400 dolarretik gorako prezioa izango. PS3 kaleratu zuenean, Sonyk 500 eurotik gorako salneurrian jarri zuen salgai, eta estreinaldi zaila izan zuen. PS Vitaren 3G bertsioa 250 eurotik gorako prezioan kaleratu zuten, erabiltzaileek ez zuten gustuko izan, eta Sonyk merkatu egin behar izan zuen.
PlayStation berriaren ezaugarririk garrantzitsuenetako bat hau izango da: kontsola itzalita dagoen bitartean, erabiltzaileak DualShock 4 kargatzeko aukera izango du. Horrez gain, Blu-ray irakurgailua aurrekoa baino hiru aldiz azkarragoa da.
Gainera, erabiltzaileak orain baino 100 lagun gehiago izan ahalko ditu PlayStation Network atarian. Chris Norden enpresako ingeniariak aurreratu zuenaren arabera, PS Vitaren eta PlayStation 4ren arteko funtzionaltasuna "askoz hobea" izango da.
Eye Motion Camerak, PlayStation 4ren kamerak, erabiltzaileari leku okerrean dagoela jakinarazteko sentsorea ere izango du.
Halaber, adituen esanetan, lehen jokoak udazkenean iritsiko dira.