Teknologia -

Proiektu berria

Martxan da Mega, Megaupload ospetsuaren ondorengoa

Kim Dotcom Megauploadeko sortzaileak azaldu duenez, Megak 50 GBeko memoria doan eskainiko die erabiltzaileei. Halaber, zerbitzuan abiadura handienak bermatuko dituela azpimarratu du.

Mega edukiak sarean gordetzeko sistema berriaren logoa. Iturria: kim.com
Mega edukiak sarean gordetzeko sistema berriaren logoa. Iturria: kim.com
Mega edukiak sarean gordetzeko sistema berriaren logoa. Iturria: kim.com

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martxan da Mega sarean edukiak gordetzeko sistema, Megauploaden ondorengoa. Kim Dotcom sortzaileak  berak iragarri du Twitterren webgune berria abian jarri dutela:  "As of this minute one year ago #Megaupload was destroyed by the US Government. Welcome to _http://Mega.co.nz" (Iaz AEBetako Gobernuak Megaupload suntsitu zuen ordu berean. Ongi etorri).

Ostiral honetan jakinarazi duenez, erabiltzaileek 50 GBeko memoria doan izango dute, kontu bakoitzeko.

Megaupload zenak, munduko Internet trafikoaren % 4 sortzen zuen eta Europakoaren % 12.

Megauploadeko sortzailek urrian eman zuen Mega proiektu berriaren berri; horren helburu nagusia desagertutako Megauploadenaren antzekoa da. Era horretan, erabiltzaileek, artxiboak igo, partekatu eta deskargatu ahal izango dituzte era seguruan, era honetan, zerbitzua blokeatua izan ez dadin legea ez betetzeagatik.

Azken hilabeteotan, xehetasun gehiago ezagutzen joan dira zerbitzu berri honen inguruan. Dotcomek Twitterreko kontuan erabili du deskargen azeleratzaile berriaren gauzak erakusteko, eta zerbitzuan abiadura maximoak bermatuko dituela ziurtatu du.

Oraingo honetan, Kim Dotcomek "tui" berri bat argitaratu du, bere tresnaren aurrerapenak ezagutzera emanez. Erabiltzaileei 50 GBeko memoria doan izateko ahalmena emango die, eta, hori, deskargaren abiadurari lotuta, sarean dauden memoria-zerbitzurik handiena izateko aukera handiak ditu.

Dotcomek esan du, oraingoz, erabiltzaileek ezin izango dituztela aurreko zerbitzuan gordetako dokumentuak berreskuratu, erabaki judizial baten esperoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea