Teknologia -
'Low cost'
iPhone bat 75 eurotan?
Applek iPhone merke bat merkaturatuko du aurtengo bigarren seihilekoan, Bloomberg agentziaren arabera.
Erredakzioa
Applek iPhone merke bat merkaturatuko du aurtengo bigarren seihilekoan, 99 eta 149 dolarren artean (75-115 euro), Bloomberg agentziak aurreratu duenez.
Telefonoa merkea izango bada ere, bost hazbeteko pantaila izango du, lehiakide nagusien tankera.
Horrela, Applek herrialde azaleratu berrietan lekua izatea du helburu.
IPhone berria merkea izatea lortzeko, Applek pieza merkeagoak eta txikiagoak erabiliko ditu, aipatu iturrien arabera.
Sagarraren konpainiak 270 milioi iPhone saldu ditu mundu osoan. Iaz, telefonoak 80.500 milioi dolarreko (61.662 milioi euro) irabaziak sortu zituen, hots, Appleren erdiak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea