Erreportajeak -

eitb.com-en erreportajea

Lurreko Telebista... Digitala?

Hilabete batzuk barru, orain arteko telebista desagertu egingo da eta ikus-entzunezko plataforma berri bati emango dio bide, zeina ohiko telebista ikusteko aukera bakarra izango den.

Naiara Ballesteros

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datozen hilabeteak erabakigarriak izango dira espainiarren heren batentzat, egun arte ezagutu dugun telebista ikusteari utziko dio eta; izan ere, Lurreko Telebista Digitalak (LTD) ohiko seinale analogikoa ordezkatuko du.

EAEn Gasteizen izan zen lehenengo itzalaldi analogikoa: 2009ko ekainaren 30ean, hain zuzen ere. Donostian eta Bilbon 2010ko apirilaren 3an egingo dute aldaketa; egun horretan aldaketa egiteko epea bukatu egiten da.

Funtsean hiru dira digitalera salto egiteko eman beharreko pausoak: LTDaren seinalea gure etxebizitzara heltzea, gure antena seinale hori jasotzeko egokitua izatea eta telebistak LTD sintonizatzeko aparailua izatea.

Ezaugarriak

Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioaren definizioaren arabera, teknologia digitala telebistako seinalera egokitu izanaren emaitza da Lurreko Telebista Digitala.

Kable edo satelite bidezko emisioetan ez bezala, LTDan emisioak doakoak dira, eta, beraz, ez dago zertan izenik eman ez kuotarik ordaindu.

LTDak eduki-aukera zabalagoa, irudi eta soinu hobeak eta aplikazio interaktibo berriak eskaintzen ditu (Interneten oinarritutakoak). Edonola ere, LTDarekin ere, seinalea jasotzeko errepikagailua behar da.

Euskadiren kasuan, etxebizitza bakoitzean 11 kate digital izango dituzte (44 saio telebista-kate bakoitzeko). Indarrean dagoen plangintzaren arabera, TVEk eta EITBk zortzi saio dituzte eta gainerakoek (A3,T5, Cuatro, La Sexta, NET, VEO eta lekuan lekuko telebistak) lau.

Udalerri mugakideak

2009ko uztailaren hasieran, EAEko eta Nafarroako Gobernuak ETBren emisioak Nafarroan normalizatzeko akordiora iritsi ziren. Sinatutako itunean ETBk Nafarroan duen hedapena zehazten zen. Horri dagokionez, Foru Gobernuak LTDko multiplex berri baten bitartez ETB1 eta ETB2 kanalak Nafarroan hedatzea baimendu zuen.

Udalerri mugakideetan litekeena da lekuan lekuko edo beste erkidego bateko kateak sintonizatzen jarraitzea; izan ere, euskal Administrazioak jakinarazi duenez, “seinalearen gainezkatzeak gertatzen jarraituko dira”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea