1990eko abenduak 6
2003ko otsailak 20
Hamar lagun atxilotu zituen Guardia Zibilak: Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi, Pello Zubiria, Xabier Oleaga, Xabier Alegria, Fermin Lazkano, Luis Goia (2006an hil zen) eta Inma Gomila.
Guardia Zibilaren esku bost egun inkomunikatuta egin ostean, Torrealdai, Uria, Oleaga, Auzmendi eta Alegria baldintzarik gabe espetxeratzeko agindu zuen epaileak. Otamendi, Gomila, Lazkano eta Goia, ostera, aske utzi zituen, bermea ordainarazita. Zubiriari 72 orduz luzatu zion inkomunikazioa epaileak.
Egunkaria-ko langileek Egunero kazeta atera zuten; Berria sortu arte iraun zuen.
2003ko otsailak 22
2003ko ekainak 21
2003ko urriak 16
2004ko azaroak 4
2006ko abenduak 15
2008ko urtarrilak 24
2009ko abenduak 15
2010eko apirilak 12
Auzitegi Nazionalak absolbitu egin zituen Egunkaria-ko bost zuzendariak ETArekin lotzen zituen akusaziotik, deliturik egin ez zutela eta erakunde armatuarekin zerikusirik ez zutela ondorioztatuta. Egunkaria-ren ildo informatiboak komunikabide hori "delituak egiteko tresna zela baztertzeko aukera" ematen zuela eta 2003an itxi zutenean "gaikuntza konstituzional zuzenik" ez zegoela ere azpimarratu zuen epaiak.
Ebazpena zorrotza izan zen, eta gogor kritikatu zuen Egunkaria-ren aurkako auzibidea. Esaterako, akusazioaren iturburua bera "oso ahula" zela, hots, inputazioa "arduragabea" zela esan zuen. Ikerketa poliziala ez zela "gardena" izan eta euskararekin edota euskal kulturarekin lotura duen guztia ETAk "bultzatutakoa den edo berak kontrolatuta dagoen" ikuspuntua "itxia eta okerra" zela ondorioztatu zuen epaiak.
2012ko urriak 16
2013ko urtarrilak 20