Politika -
Urteurrena
Felipe Gonzalez: 'PSOEk gehiengoa izateko bokazioa galdu du'
Patxi Lopez jarduneko lehendakariak ziurtatu duenez, Felipe Gonzalez Gobernuko presidente ohiari egindako omenaldiaren ostean, PSOEk "pilak kargatu" ditu eta alderdiaren "ideiak irmotu" dira.
Erredakzioa
Felipe Gonzalez Gobernuko presidente ohiaren ustez, PSOEk egun duen arazoetako bat da "gehiengoa izateko" bokazioa ez duela, Afredo Perez Rubalcaba alderdi horretako idazkari nagusiarekin, besteak beste, egindako ekitaldi batean esan duenez.
"PSOEk gehiegoa izateko bokazioa galdu eta, gizarteari begiratuz, berreskuratu behar du; baina ez modu alderdikoi batean, baizik eta itunak lortzeko asmoarekin eta elkarrizketak izateko gaitasunarekin", azpimarratu du bere lehenengo Gobernua osatu zenetik 30 urte bete direla ospatzeko ekitaldian.
Alderdikideen beroa jasoko du Madrilen Felipe Gonzalezek, PSOEren lehenGobernua osatu zenetik 30 urte igaro direnez, Alderdi Sozialistarenzuzendaritzak omenaldia antolatu duelako. Sozialistek 1982ko urriaren 28an izandako hauteskundeak irabazi zituzten eta Moncloara iritsi ziren demokrazian lehen aldiz.
Gonzalezen esanetan, 1982an, PSOEk ez zuen gehiengoa izateko bokazioa eta orduan egindako Batzorde Federealean baten batek esan zuen sozialistek ezin zutela bozen % 35 baino gehiago lortzeko itxaropena izan. Hala ere, zehaztu duenez, aurreko maiatzean Andaluzian izandako hauteskundeen ostean, orokorretan absolutua lortzeko ideia zerabilkion buruan.
"Alerdiak ez zuen gehiengoa izateko bokazioa baina nik banuen. Ez nintzen norekin elkartuko ginen pentsatzen ari, gehiengoa izateko bokazioa nuen", azpimarratu du eta, bere buruari galdegin dio ea alderdian berdin izaten jarraitzen zuen; berak eman du erantzuna: "Nire ustez, egun ditugun arazoetako bat da ez dugula gehiengoa izateko bokazioa".
Herritarrentzako eta herrialdeko modernizazioan lortutakoa aldarrikatu nahi dute sozialistek, tartean, osasun publikoa unibertsal bihurtu, derrigorrezko hezkuntza publikoa eta Dependentzia Legea.
"Indarberrituak"
Patxi Lopez jarduneko lehendakariak ziurtatu duenez, Felipe Gonzalez Gobernuko presidente ohiari egindako omenaldiaren bidez, PSOEk "pilak kargatu" ditu eta alderdiaren "ideiak irmotu" dira.
Ekitaldia bukatzean PSOEk "esparru argi bat" duela ziurtatu du Lopezek eta, bere esanetan, ekitaldi horrek "Espainian gertatzen ari denari aurre egiteko" lagunduko du.
"Gertatzen ari den guztiari aurre egin behar zaio eta Felipe Gonzalezek hasi zuena mantentzen jarraitu behar da, alegia, Ongizate Estatua", gaineratu du.