Politika -

Zerrenda

Eusko Jaurlaritza, Estatuko gobernurik gardenena

Errioxarekin batera, Euskadik puntuaziorik altuena lortu du: 97,5 puntu 100etik. Nafarroak 91,3 puntu lortu ditu, eta bost erkidego gardenen artean dago.

Eusko Jaurlaritzaren egoitza, Gasteizen. Argazkia: EITB
Eusko Jaurlaritzaren egoitza, Gasteizen
Eusko Jaurlaritzaren egoitza, Gasteizen. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritza izendatu dute Estatuko erkidegoetako gobernuen artean gardenena 2012an, Nazioarteko Gardentasunerako erakundeak egin duen txosten baten arabera.

Ikerketa horren arabera, erkidego guztiek gainditu dituzten joan den urteko markak, eta, batez beste, 79,9 puntu (100 puntutik) lortu dituzte (2010ean lotutako 71,5 puntuen aldean).

Errioxarekin batera lortu du Euskadik markarik onena: 97,5 puntu. Halaber, Nafarroa bost erkidego gardenen artean dago, 91,3 puntu lortuta. Kantabriak 95 lortu ditu; Andaluziak, 92,5; eta Gaztela eta Leonek, berriz, 90 bakoitzak.

Zerrendako azken postuak

Ikerketa horren arabera, honako hauek daude gardentasun mailarik baxuena duten artean: Murtzia (55), Gaztela Mantxakoa (58,8), Valentzia (63,8), Kanariak (63,8) eta Asturias (66,3).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea