Politika -

Polizia operazioa

Iñaki Imaz ETAko ustezko kidea atxilotu dute Iparraldean

Ondoren, Espainiako agintarien esku utzi dute, euroagindu baten ondorioz.

Imaz abuztuan ere atxilotu zuten, baina aske geratu zen ordu gutxiren buruan, Frantziak espainiaratze eskaera ebatzi arte. EITB
Imaz abuztuan ere atxilotu zuten, baina aske geratu zen ordu gutxiren buruan, Frantziak espainiaratze eskaera ebatzi arte. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Poliziak Iñaki Imaz Munduate ETAko ustezko kidea atxilotu du gaur goizean Hendaian (Iparralde), eta ondoren Espainiako agintarien esku utzi du.

Espainiako Barne Ministerioak baieztatu duenez, euroagindu baten ondorioz atzeman dute.

Imaz abuztuan ere atxilotu zuten, baina aske geratu zen ordu gutxiren buruan, Frantziak espainiaratze eskaera ebatzi arte. Hendaiako komisarian hamabostean behin joateko agindua zuen, baina, iturri judizialen arabera, ez zuen bete. Dena dela, Sud Ouest eta kazeta.info hedabideen arabera, Imaz Komisariara zihoanean atzeman dute.

Espainiako Poliziak 2007. urtean 'Urederra' taldeari laguntzea egotzi dio, komando horretako kide 'liberatuak' ustez etxean hartzeagatik. ETAren inguruko propaganda egitea ere egotzi diote, 'Zutabe' aldizkariaren bitartez.

Terrorismoaren aurkako borrokaren esanetan, Imazek ihes egin zuen Poliziak 'Urederra' taldea desegin eta gero, eta, ondorioz, ETAk egotzi egin zuen erakunde terroristatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea