Politika -
'Diario Vasco'ko kidea
17 urteko kartzela zigorra, Jose Maria Muguruza hiltzen saiatzeagatik
Patxi Xabier Makazaga eta Oskarbi Jauregi Amundarain ETAko kideei 17 urteko kartzela zigorra ezarri die Auzitegi Nazionalak, Muguruza bonba-liburu batekin hitzen saiatzeagatik.
Erredakzioa
Auzitegi Nazionalak 17 urteko kartzela zigorra ezarri die Patxi Xabier Makazaga eta Oskarbi Jauregi Amundarain ETAko bi kideei, 2000. urtean Jose Maria Muguruza Diario Vascoko zuzendaritzako kidea hiltzen saiatzeagatik.
Makazagari eta Jauregiri bi delitu egotzi dizkiete: lesio larrien delitua, saiakera mailan; eta lehergailuen garraioa, helburu terroristekin.
Auzitegiak frogatutzat jo du 2000. urteko urriaren 22an Muguruzak bonba-liburu bat barruan zuen paketea jaso zuela bere etxebizitzan, Donostian, eta pakete hori eztanda egiteko prestatuta zegoela berau ireki orduko.
Paketeak zuen tamainarekin susmoa hartuta, Muguruzak berak Ertzaintzara eraman duen, eta bertan desaktibatu zuten.
Epaiaren arabera, Makazagak eman zion liburua Jauregiri, eta, Makazagaren beraren aginduei jarraituz, Muguruzaren buzoian sartu zuen Jauregik. Epaian jasotzen denez, ''biek bazekien zer zegoen paketean eta kaltea egiteko helburua zuela''.