Politika -

Adierazpenak

Hollandek ukatu egin du Aurore Martinen atxiloketan eragin izana

"Ez nuen inolako agindurik eman'', esan du Frantziako presidenteak.

François Hollande Frantziako presidentea. EFE
François Hollande Frantziako presidentea.
Frantziak ez duela estradizioan zerikusirik izan adierazi du Hollandek

00:26

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
François Hollande Aurore Martin Iparraldeko Batasuneko kidearen atxiloketa ''inongo eraginik''

Frantziako Poliziak hilaren 1ean atxilotu zuen Martin Maulen, errepide kontrol batean. Ondoren, espainiaratu egin zuten.

"Ez nuen inolako agindurik eman'', esan du Frantziako presidenteak Eliseo Jauregian, agintaldian denetik eskaini duen lehenengo prentsaurrekoan.

Atxilotu ondoren, Paue udalerrira igorri zuten Martin, bertako apelazio auzitegiak Espainiak 2010ean kaleratutako euro-aginduari baiezkoa eman ondoren.Espainiako Justiziak erakunde terroristako kide izatea egotzi dio Aurore Martini.

Hollandek azaldu duenez, errepide kontrol hori beste guztiak bezala egin zuten, ''ustekabekoa''. Halaber, jardunbideak jasotzen duena jarraituz, epaile aurrera eraman zutela azaldu du, eta hark espainiaratzea bideratu zuela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea