Politika -

Elkarrizketa Euskadi Irratian

Mintegi: 'Neure burua oposizioburu ikusten dut'

EH Bilduko liderraren ustez, EAJk bakarrean gobernatuko du, nahiz eta tarteka alderdi baten babesa lortu, PSE-EErena esaterako.

Laura Mintegiren ustez, EAJk bakarrean gobernatuko du Euskadin. Efe.
Laura Mintegi | Mintegi: 'Nire burua oposizioburu ikusten dut'
Mintegik hauteskundeetako emaitzak aztertu ditu Euskadi Irratian

01:22

L.E.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laura Mintegik "oposizioko lider" ikusten du EH Bildu eta bere burua. Euskadi Irratian egindako elkarrizketan, EH Bilduko lehendakarigaiak esan du, bere ustez, EAJk bakarrean gobernatuko duela, beste alderdi batzuren unean-uneko babesarekin, batez ere PSE-EErenarekin.

Hala ere, Mintegik ez du argitu bera izango den ala ez EH Bilduko bozeramailea Legebiltzarrean, gai hori oraindik erabaki gabe daukatelako.

Lehendakarigai abertzalearen hitzetan, EH Bilduk bere programa aurrera ateratzen saiatuko da, dagoen lekuan dagoela, ez dutelako "alderdikerietan" aritzeko inolako asmorik. "EH Bilduren apustua soberanista eta ezkerreko apustua da, eta horren alde egingo dugu leku guztietan. Gure helburua oso argi daukagu: eperik gabeko independentzia", azpimarratu du.

EH Bilduren emaitzak

Igandeko hauteskunde autonomikoetan lortutako emaitzengatik galdetuta, "herritarrek ezkerreko politiken eta subiranotasunaren alde egindako apustu irmoa" nabarmendu du Mintegik.

EH Bilduk Gipuzkoan lortutako emaitzei dagokienez, koalizio abertzaleko buruan argitu egin du EH Bilduk "ez duela botorik galdu, gertatu dena da beste alderdi batzuek gora egin dutela". Hala ere, Mintegik ez du autokritika egitea saihestu, eta Gipuzkoan "pedagogia lana" falta izan zaiela esan du, "egindako politikak ez direlako txarrak izan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea