Politika -

Euskadiren Eguna

Gaurko jaieguna ospatzea eskatu dio Urquijok Donostiako Udalari

Gaur lanera joateko aukera eman diete langileei. Hortaz, Espainiako Gobernuko ordezkariak aukera hori bertan behera uzteko eskatu dio alkateari.

Carlos Urquijo Espainiako Gobernuko ordezkaria. Argazkia: EITB
Carlos Urquijo Espainiako Gobernuko ordezkaria. Argazkia: EITB
Carlos Urquijo Espainiako Gobernuko ordezkaria. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Udalak gaur, Euskadiren Eguna, lanera joateko aukera eman die langileei. Honen aurrean, aukera hori bertan behera uzteko eskatu dio Carlos Urquijo Espainiako Gobernuko ordezkariak Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateari.

Ohar baten bidez Urquijok azaldu duenez, "urriaren 25ean lanera joateko aukera eman die Juan Karlos Izagirrek eta nik komunikabideen bitartez izan dut horren berri". "Erabaki hori bere eskumenetatik at dago, jaiegunetako egitaraua beste erakundeek zehazten dutelako", azpimarratu du.

Ondorioz, Tokiko Erregimenaren Araudiaren 65. artikuluari erreparatuz eta 2012rako aurreikusita dauden jaiegunen zerrenda aintzat hartuta, langileei eskainitako aukera hori "berehala" bertan behera uzteko eskatu dio Izagirreri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea