Politika -
Bakearen Nobel Saria
Ezker abertzaleak konpromisoa eskatu dio Europar Batasunari
Europar Batasunak Bakearen Nobel Saria jaso ostean, ezker abertzaleak euskal gatazkari irtenbidea emateko konpromisoa eskatu dio.
Erredakzioa
Ezker abertzaleak "euskal gatazkari irtenbidea emateko eta aldeen arteko elkarrizketa sustatzeko" konpromisoa eskatu dio Europar Batasunari Bakearen Nobel Saria jaso duela jakin ostean.
Saria emateko arrazoi nagusiak "bakean eta elkarbizitzan aurrerapausoak ematea, demokrazia eta Europako oinarrizko eskubideak" izan direla azpimarratu du ohar baten bitartez Hori dela eta, " Euskal Herrian, Europako azken gatazka armatua dagoen lurraldean, irtenbidea bilatzen laguntzeko" eskatu dio.
"Euskal Herrian ere bakea eta elkarbizitza beharrezkoak dira", adierazi du ezker abertzaleak, eta "euskal gizartearen gehiengoaren nahia" dela eta "alde guztien elkarrizketa beharrezkoa dela" azpimarratu du.