Politika -
'Faisan auzia'
Fiskalak ez du deliturik ikusi Polizia zuzendari nagusi ohiaren aurka
Pamies eta Ballesteros aulkian esertzeko datuak badaudela uste du, baina ez ditu delituak zehaztu.
Erredakzioa
Auzitegi Nazionaleko fiskalak ez du deliturik ikusi Victor Garcia Hidalgo Poliziaren zuzendari nagusia ohiaren aurka, ‘Faisan auzian’. Halaber, Irungo (Gipuzkoa) auzian ikertzen ari diren beste bi pertsonen aurkako frogak daudela uste du, honako hauek dira horiek: Enrique Pamies EAEko Polizia buru ohia eta Jose Maria Ballesteros Arabako Informazioaren Brigadako buru ohia.
Instrukzioa itxi baino aurreko txostena Pablo Ruz 5 zenbakiko Instrukzio epaitegiko epaileari eman diote, eta bertan ez dira delituak zehazten. Ruzek ETArekin ustezko partaidetza ez egotea adieraziko balu, auzia Irungo epaitegietara bidali beharko lukete, Auzitegi Nazionalak ez baitu esku hartzen.
Carlos Bautista fiskalak egindako idatziaren arabera, eginbideek Enrique Pamiesen eta Jose Maria Ballesterosen aurkako auzipetzeen "sinesgarritasuna" berretsi dute, baita euren aurka dauden zantzuak egoztea ere.