Politika -

Aralarrek salatuta

NaBai maneiatzeko asmoa izatea egotzi diete EAJri eta independenteei

Nafarroa Bairen barnean "ildoak ezartzeko" EAJk eta independenteek "mugimenduak" egin dituztela ohartarazi du Nafarroako Aralarreko koordinatzaileak.

Uxue Barkos NaBaiko zinegotzia Iruñeko Udalean. Argazkia: EFE
Uxue Barkos NaBaiko zinegotzia Iruñeko Udalean. Argazkia: EFE
Uxue Barkos NaBaiko zinegotzia Iruñeko Udalean. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asun Fernandez de Garaialde Nafarroako Aralarreko koordinatzaileak ohartarazi duenez, hainbat udaletan Nafarroa Bairen barnean "ildoak ezartzeko" EAJk eta independenteek "mugimenduak" egin dituzte.

Aralarreko Nafarroako 20 bat zinegotzi bildu dira larunbat honetan Nafarroako egoera politikoa eta NaBaitik Aralarren irteera aztertzeko. Honen gainean Garaialdek esan duenez, Altsasuko NaBairen barnean EAJko kideen eta independenteen aldetik "mugimenduak" antzeman dituzte, "ez dakit koaliziotik aldentzeko edo ildoak ezartzeko". Auzi hau datorren astean izango den bileran izango dute hizpide.

"Guk ez dugu ildorik zehaztuko, egoera hau ez duelako Aralarrek eragin, EAJk baizik", esan du Aralarreko koordinatzaileak, "udaletan duten jokaeraren zain egongo gara, guk sortu ez dugun egoera ez dugulako bertara eramango".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea