Politika -
Protestak
Polizia ere Gobernuaren aurka manifestatuko da
Maila politikoarekiko "urrunketa sakon bat" bizi dutela diote sindikatuek: "Gure eskubideak murrizten dituzten berberek guk egindako lana erabiltzen dute beren interesen alde", gaineratu dute.
Erredakzioa
Poliziaren bost sindikatuk --SUP eta CEP sindikatu handienak barne-- Gobernuaren aurkako protestak egingo dituztela iragarri dute. Protesta horiek klase politikoaren aurka egongo dira zuzenduta, sindikatuen ustez politikariak Poliziaren jokaeran atzean gordetzen baitira azalpenik ez emateko. Horrez gain, murrizketa gehien pairatzen duen kolektiboa dela gogorarazi dute, eta Gobernuak ez dituela bete egindako promesak.
Komunikatu bateratu batean, Espainiako Polizia Konfederazioak (CEP), Poliziaren Batasun Federalak (UFP) eta Poliziaren Sindikatu Profesionalak (SPP) kontzentrazio bat antolatu dute astearte honetarako Barne Ministerioaren egoitzaren aurrean. Estatuko beste zenbait lekutan Gobernuaren Ordezkaritzen aurrean egingo dituzte kontzentrazioak.
“Urrunketa sakona”
Beren hitzetan, daukaten "haserrea gaur egungo eta aurreko gobernuek ezarritako murrizketek eragin dute".
Maila politikoarekiko “urrunketa sakon bat” bizi dutela diote sindikatuek: “Gure eskubideak murrizten dituzten berberek guk egindako lana erabiltzen dute beren interesen alde", gaineratu dute.