Politika -

Madrilen izandako liskarrak

SUPek Poliziaren jokaerari buruz: 'Norbaitek dimititu beharko luke'

Polizia Sindikatuko idazkariak Twitterren aitortu duenez, "batzutan, arrazoirik gabeko erasoaldiak egin ohi ditu Poliziak". Hala ere, SUPek poliziak zoriondu ditu, "demokrazia defendatu" zutelakoan.

Joan den asteartean izandako istiluetan 34 lagun atxilotu zituzten. Argazkia: EFE
Joan den asteartean izandako istiluetan 34 lagun atxilotu zituzten. Argazkia: EFE
Joan den asteartean izandako istiluetan 34 lagun atxilotu zituzten. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Batzutan, arrazoirik gabeko erasoaldiak egin ohi ditu Poliziak. Irailaren 25ean Atochan gertatutakoaren ondorioz, norbaitek dimititu beharko luke", aitortu du Twitterren Jose Manuel Sanchez Fornet SUP Polizia-Sindikatu Bateratuko idazkari nagusiak. Joan den asteartean, irailak 25, Kongresuaren inguruan manifestarien eta Poliziaren artean jazotako liskarrei egin die aipamena Fornetek.

Hala ere, hurrengo egunera, irailak 26, Poliziaren jokaera zuritzeko ohar bat argitaratu zuen SUPek. "Egun horretan lan egin zuten poliziek demokrazia defendatu zuten", azpimarratu zuten SUPeko arduradunek.

Zentzu berean mintzatu da Ignacio Cosido Poliziako zuzendari nagusiak. Youtubera igotako bideo baten bitartez Cosidok "polizia guztiak" zoriondu ditu. "Egindako laganatik harro sentitzeko arrazoiak ditugu", nabarmendu du Polizia buruak.

Bitartean, beste bi lagun atxilotu dituzte larunbat honetan Madrilen berriro ere, eta beste 12 lagun zauritu ziren Poliziarekin izandako liskarretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea