Politika -

Irailaren 25eko protestak

Epaileak behin-behineko espetxealdia ezarri dio atxilotuetako bati

Atxilotuak kartzela saihestuko 1.000 euroko bermea ordainduz gero. Gainerako 34 atxilotuak aske utzi dituzte, karguekin.

Irailaren 25ean Diputatuen Kongresuaren inguruan egindako protesta ekitaldia. Argazkia: EFE
Irailaren 25ean Diputatuen Kongresuaren inguruan egindako protesta ekitaldia.
Irailaren 25ean Diputatuen Kongresuaren inguruan egindako protesta ekitaldia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrilgo 8. instrukzio epaitegiko epaileak behin-behinean espetxera bidali du irailaren 25ean Espainiako Diputatuen Kongresuaren inguruetan izandako protestetan atxilotuetako bat. Hala ere, atxilotuak kartzela saihestuko du 1.000 euroko bermea ordainduz gero. Bestalde, epaileak gauerdian aske utzi ditu gainerako 34 atxilotuak, karguekin.

Magistratuak Manuel R.O. atxilotuari behin-behineko espetxealdia ezarri dio, 1.000 euroko bermearekin. Autoan irakur daitekeenez, atxilotuak Atotxako tren geltokiaren inguruko hiri-tresneria hondatu zuen identifikatu gabeko beste lagun batzuekin batera.

“Txikizioa eragiten ari ziren pertsona horiek lasterka hasi ziren eta RENFEko trenbidea gurutzatu zuten, trenen zirkulazioa oztopatuz, poliziak bertan zeudela konturatu zirenean”, autoan irakur daitekeenez. Geltokitik irtendakoan, objektuak jaurti zituzten polizien aurka, eta taberna batean ezkutatu ziren.

Manuel R.O. taberna barruan identifikatu eta atxilotu zuten, polizia bati edalontzi bat jaurti ziolakoan.

Epailearen arabera, bi atentatu delitu eta desordena publikoko beste bat egozten zaizkio atxilotuari. Delitu bakoitzeko hiru urteko kartzela zigorra jaso dezake.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea