Politika -
Irailaren 25ean
Kongresuko protestetan atxilotuetatik 34 karguekin aske utzi dituzte
Epaileak saihesteko moduko behin-behineko kartzela ezarri dio beste atxilotu bati, 1.000 euroko fidantzarekin.
Erredakzioa
Madrileko guardiako epaileak aske utzi ditu karguekin asteartean ‘Kongresua inguratu’ ekimenaren harira egindako protestetan atxilotutako 34 pertsona eta saihesteko moduko behin-behineko kartzela ezarri dio beste atxilotu bati, 1.000 fidantzarekin.
Madrileko Justizia Auzitegi Nagusiak jakitera eman duenez, aske geratu diren 34 pertsonei balizko atentatua egitea eta desordena publikoa leporatu diete.
Magistratuak 1.000 euroko fidantzarekin saihesteko moduko behin-behineko kartzela-zigorra ezarri dio beste atxilotu bati. Horri bi balizko atentatu eta desordena publikoa leporatu dio.
Auzipetutako adingabea Adingabeen Fiskaltzaren kargupean dago, Madrileko Justizia Auzitegi Nagusitik azaldu dutenez.
Madrileko 8 zenbakiko instrukzio epaitegiko titularrak, guardia funtzioetan, deklarazioa hartu die atxilotuei arratsaldean, Auzitegi Nazionalak delitu horiek epaitzeko eskumenik ez duela adierazi ostean.