Politika -
ESPAINIAKO GOBERNUA
Ostegunean edo ostiralean Edmundo Gonzalez Venezuelako oposizioburuarekin biltzea aurreikusten du Sanchezek
Txinan da Espainiako Gobernuko presidentea, bisita ofizialean, eta handik itzultzen denean bildu nahiko litzateke Gonzalezekin, Madrilen. "Edmundo Gonzalezen asiloa gizatasun keinu bat da", esan du.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Ostegunean edo ostiralean Edmundo Gonzalez Urrutia Venezuelako oposizioburuarekin biltzea du aurreikusita Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak. Azaldu duenez, Venezuelako politikariari asilo politikoa ematea "gizatasun keinu" bat da, eta bestelako irakurketa politikoak egitea lekuz kanpokotzat jo du. Hala, gogor kritikatu ditu azken egunotan Alderdi Popularrak gaiaren harira esandakoak.
Shanghain (Txina) egin ditu adierazpenok Sanchezek. Bisita ofizialean joana da bertara eta, goizean, hitz eign du hedabideen aurrean, Cervantes Institutuak hiri horretan izango duen egoitza berriaren inaugurazio ekitaldiaren aurretik.
Igandean iritsi zen Gonzalez Madrilera, eta Espainiako presidenteak aurreratu du Txinako bidaiatik bueltan bilduko dela Venezuelako oposizioburuarekin.