Politika -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Terrorismoaren biktimen zentroari domina, Ekialde Hurbila eta Gasteizko jaiak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Terrorismoaren biktimen omenezko zentroa, Gasteizen. Artxiboko irudia: EFE
Terrorismoaren biktimen omenezko zentroa, Gasteizen.
Terrorismoaren biktimen omenezko zentroa, Gasteizen. Artxiboko irudia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko abuztuaren 5ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Terrorismoaren biktimen zentroari, urrezko domina: Gasteizko Udalak urrezko domina emango dio gaur Terrorismoaren Biktimen omenezko zentroari. Maider Etxebarria Gasteizko alkateak zentroaren ardura duen fundazioa nabarmendu nahi izan du, horrek "biktimek haragitzen dituzten balio etiko eta demokratikoak zabaltzeko eta mantentzeko" egiten duen lanagatik, baita "biktimen memoria kolektiboa eraikitzen" egiten duena ere. Azkenik, kontzientziazioari egiten dion ekarpena ere goraipatu nahi dute "terrorismoaren kontra eta giza eskubideen eta askatasunaren alde". EH Bildu udal taldea eta Memoria Osoa plataforma (poliziaren biktimen hainbat elkartek osatzen dute) erabakiaren aurka azaldu dira, "memoriaren ikuspuntu partziala" sustatzen duelakoan.  

- Ekialde Hurbila: Ekialde Hurbilean giroa are gehiago gaiztotu da, eta gatazka Libanora hedatuko den beldur dira. Hala, hainbat herrialdek (Espainiak, Frantziak, Erresuma Batuak, Kanadak, Australiak, Suediak eta Jordaniak, besteak beste) Libano uzteko eskatu diete euren herritarrei, Iranek Israeli eraso egiteko arriskua dela eta. 

- Gasteizko jaiak: Zeledonen jaitsieraren ondotik, Andre Maria Zuriaren jaien bigarren eguna dute gaur Gasteizen. Goizean goiz abiatu da eguna, Egunsentiko Arrosarioaren prozesioarekin. Ondoren, ohiko lore eskaintza egingo diote amabirjinari neskek eta blusek. Egitarau zabala dute jaiek, eta besteak beste, Idoia eta Modus Operandiren kontzertuak izango dira, antzerkia eta adin guztietarako ekitaldiak. 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Berriak Politika Nazioartea Andre Maria Zuriaren Jaiak Errusia Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Albisteak Iran argazkiak Israel Jaiak Terrorismoaren Biktimak Zer gertatzen ari da Libanon?