Politika -

Polizia operazioa

ETAren ustezko kolaboratzaile bat atxilotu dute Ondarroan

Auzitegi Nazionalak atxilotutakoa inkomunikatzea agindu du, eta auzia sekretupean jarri du.

Polizia, Jon Igor Urresti Osa atxilotzen. Argazkia: EITB
Polizia, Jon Igor Urresti Osa atxilotzen. Argazkia: EITB
Polizia operazioa, Ondarroan: ETAren ustezko kolaboratzaile bat atxilotu dute

00:49

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak Jon Igor Urresti Osa atxilotu du gaur gauerdian Ondarroan (Bizkaia), ETAri laguntzea egotzita, Barne Ministerioak agiri batean baieztatu duenez.

Javier Gomez Bermudez Auzitegi Nazionaleko epaileak atxilotutakoa inkomunikatzeko agindu du. Auzia sekretupean dago.

Atxilotu ostean, poliziek Urresti Osaren etxebizitza miatu dute, Txori-Erreka kalean.

Atzo atxilotutakoa, DNAri esker identifikatuta

Atzo, Ertzaintzak beste pertsona bat atxilotu zuen Balmasedan (Bizkaia), martxoaren 29ko greba egunean autobus baten azpietan lehergailu bat jartzea egotzita.

Poliziatik azaldu dutenez, gizonezkoa lehergailuan atzemandako DNA lagin bati esker identifikatu zuten.

Orain, atxilotutakoak beste kale-eraso gehiagorekin ere loturik duen ikertzen ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea