Politika -
Paueko Epaitegia
Frantziak Iñaki Imaz ETAko ustezko kidea espainiaratzea erabaki du
Paueko Fiskaltzak ere espainiaratzearen alde egin zuen iragan astean. Iñaki Imaz 2012ko abuztuaren 6an atxilotu zuten, Hendaian, eta egun berean aske utzi zuten.
Erredakzioa
Paueko Apelazio-Auzitegiak Iñaki Imaz ETAko ustezko kidea espainiaratzea erabaki du gaur, Auzitegi Nazionalak eskatuta. Espainiako Barne Ministerioak terrorismo delituak leporatu dizkio Iñaki Imazi.
Paueko Fiskaltzak ere espainiaratzearen alde egin zuen iragan astean. Iñaki Imaz 2012ko abuztuaren 6an atxilotu zuten, Hendaian, eta egun berean aske utzi zuten.
Iñaki Imaz (33 urte) terrorista bilatuenen zerrendan izan da 2010. urtetik. Aske utzi zutenetik Hendaiako polizia-etxean agertu behar da astero.
Paueko epaitegiaren aurka helegitea aurkezteko hiru eguneko epea izango du orain Iñaki Imazek.
Espainiako Gobernuaren arabera, Imaz Segiko buruzagia izan zen eta ETAko Urederrako taldeko “laguntzailea”.