Politika -

Euzko Alderdi Jeltzalea

Joseba Diez Antxustegi arabarra izango da EAJren bozeramailea Eusko Legebiltzarrean

EBBk gaur egindako bileran Diez Antxustegi aukeratzea erabaki du, Joseba Egibar Gipuzkoako EAJren presidentearen tokia hartzeko.

Joseba Diez Antxustegi azken hauteskunde-kanpainako ekitaldi batean. Irudia: EAJ
Joseba Diez Antxustegi azken hauteskunde-kanpainako ekitaldi batean. Irudia: EAJ
Joseba Diez Antxustegi azken hauteskunde-kanpainako ekitaldi batean. Irudia: EAJ

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJren Arabako zerrendaburua, Joseba Diez Antxustegi, izango da jeltzaleen bozeramailea Eusko Legebiltzarrean astearte honetan hasiko den legealdian.

Euzkadi Buru Batzarrak (EBB) gaur egindako bileran erabaki du Diez Antxustegi aukeratzea, Joseba Egibar EAJk Gasteizko Legebiltzarrean duen bozeramailea ordezkatzeko.

31 urteko Joseba Diez Antxustegi Zuzenbidean lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). 2019ko ekainetik 2023ko irailera legebiltzarkide izan zen, eta EAJren bozeramailea da Arabako Batzar Nagusietan.

Asparrenako alkategai ere izan zen 2023ko udal hauteskundeetan. Era berean, zinegotzia da udal honetan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa Alderdi politikoak Eguneko albisteak Albisteak