Politika -
Titular nagusiak
Albiste izango dira: Hauteskunde ondorena Katalunian, EH Bilduren akreditazioa, epaiketa bonbak bidaltzearren
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko maiatzaren 10ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Hauteskunde ondorena Katalunian: PSCk irabazi ditu igande honetan egin diren Kataluniako Parlamenturako hauteskundeak, baina ikusteko dago gobernua osatzeko babesik eskuratu ahal izango duen ala ez. Ezkerreko blokea (PSC, ERC eta Comuns-Sumar) gehiengo osora iritsiko litzateke, ez ordea bloke independentista (Junts, ERC, eta CUP). ERCk, hain zuzen ere, aurreratu du herritarren borondatea onartuko duela eta oposiziotik egingo duela lan. Akordiorik ezean, abuztuaren 25ean hauteskundeak errepikatuko dira.
- EH Bilduren akreditazioa: EH Bilduko ordezkariak ikusiko ditugu gaur Eusko Legebiltzarrean, dagozkien akreditazioak jasotzen, bihar legegintzaldia abian jarriko duen saioaren bezperan. 09:30ean joango dira Eusko Legebiltzarrera joatekoak eta ondoren Pello Otxandiano EH Bilduren lehendakarigaiak adierazpenak egingo ditu. Koalizioak jada aurreratua du Nerea Kortajarena zango dela aurrerantzean ere taldearen bozeramalea.
- Epaiketa lehergaiak bidaltzeagatik: Gaur hasiko dira epaitzen 2022an hainbat erakundetara (Moncloa Jauregira, Defentsa Ministeriora eta AEBko eta Ukrainako enbaxadetara, besteak beste) bonba-gutunak bidaltzea leporatuta atxilotu zuten 74 urteko gizona. Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak 22 urteko kartzela zigorra eskatu du Pompeyo Gonzalez Burgosko erretiratuarentzat.