Politika -
Titular nagusiak
Albiste izango dira: Ardanza lehendakariaren heriotza, gabarra: segurtasun dispositiboa eta greba Bilbobusen
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko apirilaren 9an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Ardanza lehendakariaren heriotza: Iñigo Urkullu lehendakariak adierazpen instituzionala irakurriko du Jose Antonio Ardanza lehendakariaren heriotza dela eta, 09:30etik aurrera, Lehendakaritzan. Agerraldia zuzenean jarraitu ahalko da, eitb.eus-en. Atzo, sare sozialetan zabaldutako mezuan, Urkullu lehendakariak nabarmendu zuen "Ardanza lehendakaria lehen mailako erreferente politiko eta instituzionala" izan dela, "balio humanista eta demokratiko sendoak" zituen pertsona.
- Gabarraren jaitsierarako segurtasun dispositiboa: Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gabarraren jaitsierarako prestatu duten segurtasun dispositiboa aurkeztuko du, 11:00etatik aurrera Bilboko udaletxean.
- Greba Bilbobusen: Bilbobuseko langileek 24 orduko greba mugagabea egingo dute gaurtik aurrera, astelehenetik ostiralera, hitzarmena berritzea eskatzeko. Bilboko Udalaren udal-autobus zerbitzuaren enpresa emakidaduneko beharginen hitzarmena 2021ean iraungi zen, eta urte horretatik aurrera soldata izoztuta dute.