Politika -

Ika-mika Twitterren

PPk barkamena eskatu du Collarteren adierazpenak direla-eta

Galiziako PPren ustez, Collartek barkamena eskatu izana "zuzena" da eta alderdia ez "dator bat" diputatuak esandakoarekin.

Eredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Galiziako PPk barkamena eskatu die herritarrei Guillermo Collarte dipuatuaren soldataren inguruko adierazpenak direla-eta; galiziarrengan sortutako sumina ikusita.

Zehazki, Collartek esan du hilean 5.100 euroko saldata jasotzen badu ere, "gorriak ikusten" dituela. Galiziako PPk adierazi du ez datorrela bat adierazpenokin eta barkamena eskatu du gizartearengan hautsak harrotu dituela ikusi eta gero.

"Alderdi Popularreko diputatuak esandakoa ez da egokia eta ulertzen dugu Galiziako gizartearengan, orokorrean, sortutako sumina eta zailtasun handienak dituztenengan, bereziki", alderdi horrek ohar baten bidez zabaldu duenez.

Hori dela eta, PPren iritzian, Collartek barkamena eskatu izana "zuzena" da, "esandakoak ez duelako zentzurik; lekuz kanpo dago eta Galiziako PPk defendatzen duenaren aurka egiten du".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea