Politika -

Titular nagusiak

Albiste izango dira: Amnistia legea, traktoreak AP-8an eta Athletic-Bartzelona

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Pedro Sanchez, Espainiako Diputatuen Kongresuan. Artxiboko argazkia: EFE
Pedro Sanchez, Espainiako Diputatuen Kongresuan
Pedro Sanchez, Espainiako Diputatuen Kongresuan. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko martxoaren 7an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Amnistia legea: Espainiako Diputatuen Kongresuko Justizia Batzordeak bilera egingo du gaur amnistia legearen irizpen berri bat emateko, PSOEk, Juntsek eta ERCk amnistia legea onartzeko akordioa lortu eta biharamunean.

- Traktoreak AP-8an: Ipar eta Hego Euskal Herriko nekazariek ekimen bateratua egingo dute gaur goizean, Lapurdi eta Gipuzkoa arteko mugan, AP-8 autobidean. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak trafiko eragozpenak aurreikusi ditu, Behobia inguruan, 10:30etik 14:00etara.

- Erreginaren Kopa: Athletic-Bartzelona: Athleticek Erreginaren Kopako finalerdietako joaneko partida jokatuko du San Mamesen, Bartzelonaren aurka. Partida ETB1en eta eitb.eus-en ikusi ahalko da, zuzenean, eta Euskadi Irratian eta Radio Euskadin ere jarraitu ahal izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Politika albisteak Gaurko albisteak Gipuzkoa Nafarroa Iparraldea albisteak Eguneko albisteak Albisteak A-8 autobideko istripuak gaur Nekazaritza albisteak Lan gatazkak azken ordukoa Lapurdi Abeltzaintza albisteak Azken ordukoa Espainia Amnistia