Politika -

Titular nagusiak

Albiste izango dira: Hauteskunde mahaiak, ikerketa adingabeen sexu-erasoei buruz eta Atletico-Reala

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Donostiako hauteskunde mahaia bat, hauteskunde orokorretan. Artxiboko argazkia: EFE
Donostiako hauteskunde mahaia bat, hauteskunde orokorretan.
Donostiako hauteskunde mahaia bat, hauteskunde orokorretan. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko martxoaren 6an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Hauteskunde mahaiak: Hauteskunde Batzordeak gaur aztertuko du apirilaren 21ean hauteskunde mahaietan egon beharko diren pertsonak aukeratzeko zozketak aurreratu ala ez. Egutegiaren arabera, hautaketak martxoaren 23tik 27ra egin beharko dira, gerora, hilaren 24-30eko tartea dago horiek jakinarazteko, hots, Aste Santu betean. Hori dela eta, zozketak aurreratzea proposatu dute hainbat udalek.

- Ikerketa adingabeen sexu-erasoei buruz: Save the Children gobernuz kanpoko erakundeak "Isilaraziak" izeneko txostena aurkeztuko du. Zehazki, neskek eta nerabeek jasaten dituzten sexu-erasoen inguruko ikerketaren emaitzak jakinaraziko ditu.

- Erreginaren Kopa: Atletico-Reala: Realak Erreginaren Kopako finalerdietako joaneko partida jokatuko du Madrilen, Atletico Madrilen aurka. Partida ETB1en eta eitb.eus-en ikusi ahalko da, zuzenean, eta Euskadi Irratian eta Radio Euskadin ere jarraitu ahal izango dira neurketak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbola argazkiak Politika albisteak Hauteskundeak Euskadin 2024 Eguneko albisteak Albisteak Umeak Sexu erasoak Erregina Kopa 2024 Gobernuz kanpoko erakundeen albisteak