Politika -
Atxilotu ostean
Ruiz-Mateos aske, arrazoi humanitarioak direla eta
Nueva Rumasa taldearen sortzailea inputatu gisa deklaratzera deituta dago ostegun honetan, Balear Uharteetako hotel baten salmentan iruzur egitea egotzita.
Erredakzioa
Jose Maria Ruiz-Mateos Nueva Rumasa taldearen sortzailea atxilotu dute, gaur goizean, Somosaguas herrian (Madril), etxean.
Maria Pascual epaileak bilatzeko eta atxilotzeko agindua eman zuen haren aurka, ez zelako agertu epaiketa batera.
Bihar inputatu gisa deklaratzera deituta dago Ruiz-Mateos, Balear Uharteetako hotel baten salmentan iruzur egitea egotzita.
Enpresaburuaren bozeramaileak oso larritzat jo du epaileak onartutako neurria, eta Ruiz-Mateosek epaiketara joateko hegazkin-txartelak bazituela azaldu du.
Epaileak abuztuaren 1ean agindu zuen Ruiz-Mateos atxilotzea. Izan ere, enpresaburuak behatz bat hautsita duela argudiatu zuen epaiketa baten saio batera ez joateko, baina txosten mediko batek lesioa larria ez dela eta Ruiz-Mateos epaiketara joan zitekeela egiaztatu zuen.
Epaileak aske utzi du Ruiz-Mateos, arrazoi humanitarioak argudiatuta
Maria Pascual Palmako 3 zenbakiko Instrukzio Epaitegiko epaileak Jose Maria Ruiz-Mateos aske uztea erabaki du, arrazoi humanitarioak direla eta, bihar epailearen aurrean agertzea hitzartuta, bere kabuz, Balearretako Justizia Auzitegi Nagusiak jakitera eman duenez.