Politika -
Ezker abertzalearen babesa
PP: 'Legez kanpo jotzeko jarrerak antzematen zaizkio Bilduri'
Carlos Floriano PPko Antolakuntza idazkariordeak ohartarazi duenez, "baliteke Bilduk azken hilabetetan hartutako jokabideak koalizioa legez kanpo uzteko frogak izatea".
Erredakzioa
Carlos Floriano PPko Antolakuntza idazkariordeak adierazi duenez, "baliteke aspaldiko partez Bilduk hartutako jokabideak eta erabakiak koalizioa legez kanpo uzteko frogak gisa erabili ahal izatea".
Ezker abertzaleak Josu Uribetxebarria ETAko presoari eskainitako babesa Bildu legez kanpo uzteko froga izan ote daitekeela galdetu diote Alderdi Popularreko kideari.
"Ez dakit zeintzu hitzak erabili dituen Bilduk, baina badakit aspaldiko partez Bilduren jokabideak eta erabakiak koalizioa legez kanpo uzteko frogak gisa erabiltzeko biltzen ari direla", azaldu du Florianok.