Politika -
Titular nagusiak
Albiste izango dira: Amnistia legeari osoko zuzenketak, langabezia datua, Ekialde Hurbila
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko urtarrilak 3, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Amnistia legeari osoko zuzenketak: PP eta Vox alderdiek amnistia legearen proposamenari egindako osoko zuzenketak erregistratuko dituzte asteazken honetan.
- Langabezia datua: Gaur aterako da abenduko langabezia datua, eta, horrekin batera, 2023 urte osoko datuak itxiko dira.
- Ekialde Hurbila: Tentsioak gora egin du atzo Israelek Beiruten, Libanoko hiriburuan, erasoa egin ondoren eta, besteak beste, Saleh al Arouri milizia palestinarraren beso politikoaren 'bigarrena' hil ondoren.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea