Politika -

Elkarretaratzea Urtezaharrean

PPk ez du "gustuko" Urtezaharrean Ferrazen gertatutakoa eta Feijooren panpinen erretzeak ekarri ditu gogora

Galiziako popularren lider eta Xuntako presidente den Alfonso Ruedak, "beste batzuen" aurkako erasoak gertatzen direnean, "indar berberarekin" salatu daitezela eskatu du.

Ultraeskuindarrek Pedro Sanchezen urkatzea eta jipoitzea simulatu zuten Madrilen.
Ultraeskuindarrek Pedro Sanchezen urkatzea eta jipoitzea simulatu zuten Madrilen.
Ultraeskuindarrek Pedro Sanchezen panpin bat jipoitu eta urkatu dute Ferrazen

0:40

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urtezahar gauean Madrilgo Ferraz kalean, PSOEren egoitzaren aurrean, egindako elkarretaratzean gertatu zena "ez zaiola gustatu" jakinarazi du Alderdi Popularrak. Ultraeskuindar talde batek Pedro Sanchezen irudia zeukan panpin bat urkatu eta jipoitu zuen.

Alabaina, oposizioko alderdi nagusiak gogorarazi du Alberto Nuñez Feijook ere antzeko erasoak jasan dituela, bere irudira egindako panpinak erretzea kasu.

Ildo horretan, Alfonso Rueda Xuntako presidente eta Galiziako PPko buruak irrati-elkarrizketa batean adierazi duenez, "honelako ekintzak ez dira gertatu behar". Baina gaineratu du, halakoak ematen direnean, "intentsitate txikiagoan edo eragin txikiagoarekin bada ere" edo PPko kideei eragiten badiete, "irmotasun berarekin" zigortu beharko liratekeela.

Buruzagi galiziarraren aburuz, PPk egoera horiek "onartzen" dituenaren "irudia ematen saiatzen dira sozialistak".

Halaber, PPk Genovan duen egoitzatik PSOEri aurpegiratu diote "panpin batengatik haserre" agertzea, baina "maila penalean" Erregearen edo Espainiako banderaren argazkiak erretzea "ez zaiela gaizki iruditzen".

"Errespetuaren mugen barruan sartzen ez den orok gure gaitzespena du" adierazi dute popularrek, eta elkarretaratze horretan bertan "PPko kargudunak ere oso larri iraindu" zituztela azpimarratu dute. Testuinguru horretan, Jose Luis Martinez Almeida Madrilgo alkateari eskaini zizkioten irainen gainean "ze iritzi" duen galdetu dio PPk Pedro Sanchezi.

"Zer deritzozu Galizian edota Diadan Feijooren irudia duten panpinak erretzeari? Gure jarrera berdina da kasu guztietan. Sanchezena ez", esan du PPk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSOE PP Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak