Politika -

Batzar Nagusiak

Gipuzkoak aberatsenak zergapetzeko araua onartu du, EAJ, PSE-EE eta Elkarrekin Podemosen babesarekin

EAJk eta PSE-EEk Foru Araua aldatu behar izan zuten onartu ahal izateko, alderdi horiek ez baitute gehiengorik Batzar Nagusietan. EH Bildu abstenitu egin da, eta PPk kontrako botoa eman du. Batzar Nagusiek atzera bota dute koalizio subiranistaren zuzenketa partziala.

Gipuzkoako Batzar Nagusiak. Artxiboko argazkia: EFE
Gipuzkoako Batzar Nagusiak. Artxiboko argazkia: EFE
Gipuzkoako Batzar Nagusiak. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Batzar Nagusiek argi berdea eman diote gaur aberatsenak zergapetzeko arauari. Ogasun Batzordeak onartu du EAJren, PSE-EEren eta Elkarrekin Podemosen aldeko botoekin, EH Bilduren abstentzioarekin eta PPren ezezko bozarekin.

Foru Arauaren proiektua ostegun honetan onartu da, urtarrilaren 1ean indarrean jarriko dela bermatzeko. Premiazko prozeduraren bidez aurrera eraman dute.

Batzar Nagusiek atzera bota dute EH Bilduk aurkeztu duen zuzenketa partzial bat, 11 milioi eurotik aurrera % 3,5eko gehieneko tasa ezartzea proposatzen zuena.

EAJk eta PSE-EEk Foru Araua aldatu behar izan zuten, onartu ahal izateko; izan ere, alderdi horiek ez dute gehiengorik Batzar Nagusietan eta oposizioko talderen baten babesa behar zuten.

Kasu honetan, Elkarrekin Podemosek itxi zuen akordioa, % 3,50erako likidazio-oinarria jatorrizko proiektuan agertzen ziren 16 milioietatik 14,5 milioira jaisteko.

Zerga berria aldi baterakoa izango da, eta 2024ko errenta-kanpainan aitortuko da. Ondarearen gaineko zergaren osagarria izango da, zergapetze bikoitza eman ez dadin. Gipuzkoan, hamar bat zergaduni eragingo die, eta zerga berriarekin 300.000 euro inguru biltzea aurreikusi dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Gipuzkoa Ekonomia EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Zerga politika Gipuzkoako Foru Aldundia