Politika -

BIKTIMAK

ETAk 1975ean hil zuen Atares jenerala omendu dute Iruñean

Urtero abenduaren 23an egin ohi duten bezala, terrorismoaren biktimen senideek ETAk hildako pertsona guztien omenezko lore-eskaintza eta ekitaldia egin dute Atares gogoratzeko plaka dagoen lekuan.

Omenaldia gaur, Iruñean. Argazkia: EFE
Omenaldia gaur, Iruñean. Argazkia: EFE
Omenaldia gaur, Iruñean. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dozenaka lagunek parte hartu dute larunbat honetan, Iruñean, 1975ean ETAk hil zuen Atares jeneralaren omenaldian, Gaztelugibel kalean.

Urtero abenduaren 23an egin ohi duten bezala, terrorismoaren biktimen senideek ETAk hildako pertsona guztien omenezko lore-eskaintza eta ekitaldia egin dute, Atares gogorarazteko jarri zuten plaka dagoen lekuan.

Senideek, lagunek eta Estatuko segurtasun indarren ordezkariek kandelak jarri dituzte Ataresen plakaren inguruan.

Maria Pilar Ollo ANVITE elkarteko presidenteak adierazi duenez, "argiak piztu nahi izan ditugu, argitasuna jartzeko une honetan bizi dugun iluntasunaren aurrean. Izoztuta daukagu odola". "Ezin dira biktimak eta borreroak parean jarri, eta borreroak biktimen gainetik daude orain", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iruñea Nafarroa Eguneko albisteak Albisteak Memoria Historikoa Terrorismoaren Biktimak