Politika -
BILERA
Sanchez eta Puigdemont aurrez aurre eta bitartekaririk gabe bilduko dira negoziazioari ekiteko
Hala aurreratu du Jordi Turull JxCateko idazkari nagusiak, eta oraindik eguna zehaztu gabe dagoen arren, elkartze hori "atzerrian" izango dela ziurtzat jo du. Horren hitzetan bileraren helburu nagusia da "bi presidenteen arteko harremanak normalizatzea".
EITB MEDIA
Pedro Sanchez eta Carles Puigdemont aurrez aurre eta bitartekaririk gabe bilduko dira, harremanak normalizatu eta "gatazka politikoaren konponbidean sakontzeko". Hala aurreratu du Jordi Turull JxCateko idazkari nagusiak, eta oraingoz datarik egon ez arren, ziurtatu du hitzordua atzerrian izango dela.
"Ikusteko eguna eta tokia zehaztea adostu dugu. Garrantzitsuena elkartzea eta hitz egitea da, behar den bezala, argazkirik edo alderdiaren logorik gabe", adierazi du Turullek La 2 eta Ràdio 4 telebista eta irrati kateetan egindako adierazpenetan.
Sanchezek eta Puigdemontek bat egin zuten atzo Estrasburgon, Euroganberako osoko bilkuran, baina ez zuten elkarrekin egoteko betarik izan, agenda kontuak tarteko, Juntseko buruzagiak azaldu duenez.
Turullen esanetan "bi presidenteen arteko harremana eta negoziazioa normalizatzeko" helburua du hitzordu honek; izan ere, gogorarazi duenez, errepresioa tarteko, 2017az geroztik elkartu gabe daude.