Politika -
Mezua Twitterren
Lehendakaria: 'Langabe bati 400 euro kentzean, guztia kentzen zaio'
PSOEko buruzagi batzuek euren alderdiko kanpainarekin bat egin dute Gobernuak 400 euroko ordainsaria mantentzeko langabeei.
Erredakzioa
PSOEko buruzagi batzuek euren alderdiko kanpainarekin bat egin dute Gobernuak 400 euroko ordainsaria mantentzeko langabeei, eta Twitterren #Salvemos400e hashtaga ezarri dute. Sozialistek gaur goizean aurkeztu dute etiketa hori.
PSOEk laguntza hau ematen jarraitzeko ekimenaren parte da ekintza hau, eta Kongresuan egindako proposamenarekin bat dator.
Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko buruak Twiterren honako hau idatzi du: "Gobernuak oraindik ez du argitu ea langabeei laguntzak hilaren 15etik aurrera luzatuko dizkien. Goatzen presioa egiten jarraitzera".
Patxi Lopez lehendakariak neurriak martxan jarraitzeko eskaera egin du, eta honako hau nabarmendu du: "Langabe bati 400 euro kentzen dizkionak, ez dizkio 400 kentzen. Guztia kentzen dio".