Politika -

Inbestidura

Lehen saio gogor baten ondoren, Pedro Sanchez ostegun honetan berriro presidente inbestitzea aurreikusten da

PPko eta Voxeko buruzagien hitzaldietan eta Sanchezen ondorengo erantzunetan, kaleetako tentsioa Espainiako hemiziklora eraman dute asteazkenean. Eztabaida ostegun goizean hasiko da berriro, EH Bilduren, EAJren eta Talde Mistoaren txandekin. Ondoren, bozkatu egingo da.

Pedro Sanchez PSOEko hautagaia. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez PSOEko hautagaia. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez PSOEko hautagaia. Argazkia: EFE

E. Lotina | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Inbestiduraren lehen saioko eztabaida gogorraren oihartzunen artean, Pedro Sanchez hautagai sozialista Espainiako Gobernuko presidente izendatuko dute ostegun honetan, lehen bozketan, PSOE, Sumar, ERC, EH Bildu, EAJ, Junts eta CC alderdietako diputatuen babesarekin. PPko eta Voxeko buruzagien hitzaldietan eta Sanchezen ondorengo errepliketan, kaleetako tentsioa Espainiako hemiziklora eraman dute asteazkenean.

Inbestidura eztabaidaren goizeko saioan, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak egoera politikoaren azterketa sakona egin du, eta gogor kritikatu ditu PP eta Vox, "gorroto mezuak" sustatzen dituztela iritzita. Era berean, proposamen sorta bat iragarri du, eta amnistiaren legea guztiz babestu du.

Arratsaldean, Alberto Nuñez Feijoo PPko buruak "ustelkeria politikoa" leporatu dio Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteari, inbestidurarako behar dituen botoak "txekeekin" erosi dituelakoan. Hori esanda, PPk "alerta demokratiko guztiak pizten" dituela aurreratu du, hautagai sozialistak ez duelako "mugarik".

"Inbestidura hau iruzur batetik sortu da. Gaur Ganbera honetara ekarri dutena ez zen hautestontzietan bozkatu", aldarrikatu du Feijook Sanchezi Kongresuan emandako erantzunean, 40 minutuko hitzaldian. PPko hainbat agintarik babestu dute, besteak beste, Isabel Diaz Ayusok, Alfonso Fernandez Mañuecok eta Alfonso Ruedak.

Azken egunotan esan duen bezala, Feijook nabarmendu du amnistiak ez duela "bizikidetza hobetzen", baizik eta "suntsitu" egiten duela, eta Sanchezi galdetu dio zer esango duen independentistek "kolpea errepikatzen dutenean", "ohartarazten" ari diren bezala. "Berriro amnistiatzeko proposatuko digute ala hori ez da beharrezkoa izango delitu guztiak Zigor Kodetik kenduko dituztelako, sedizioarekin egin duten bezala?", galdetu du. "Zuri historiak ez dizu amnistiarik emango, benetan diotsut", gaineratu du.

Are gehiago, Feijook Sanchezi aurpegiratu dio bere itunak unean uneko egoerari lotuta justifikatzea eta "beharrizana" bertute gisa aurkeztu nahi izatea. "Amnistiaren legearen azalpen ona da hori", nabarmendu du.

Ondoren, PSOEk EH Bildurekin duen ituna zein den azaltzea eskatu du Feijook, eta ukatu egin du babes hori ezeren truke izatea. "Zein da Otegi jaunarekin egindako itun kaputxaduna?", galdetu du, eta erantsi du ea azkenean Irene Montero Berdintasun ministroa kargutik kenduko duen nahiz eta harrotasunez esaten duen berea "inoizko Gobernurik feministena" dela.

Feijook aurreratu duenez, PPk Leialtasun Konstituzionalaren Legea bultzatuko du, "amnistia legeak sortutako zigorgabetasuna berariaz aipatuko duen zioen azalpenarekin".

Nuñez Feijoo: ''Hau ez zen hautestontzietan bozkatu; ustelkeria politikoa eta umiliazioa da''
Nuñez Feijoo: ''Hau ez zen hautestontzietan bozkatu; ustelkeria politikoa eta umiliazioa da''
Nuñez Feijoo: ''Hau ez zen hautestontzietan bozkatu; ustelkeria politikoa eta umiliazioa da''

1:18

Bestalde, Sanchezek PPko buruzagiari gogorarazi dio ultraeskuindarrekin Ferrazeko egoitza sozialistaren aurrean eta Kongresuaren inguruetan manifestazioa eginda ere, berdin izango duela faltan "presidente izateko beharrezko babesa". Sanchezek, inbestidura saioan Feijoori emandako erantzunean, azken egunotako "setioa" gaitzesteko eskatu dio, eta bere estrategia politikoari buruzko ohartarazpena egin dio: "Zuzentzen ez baduzue, 2027an ere galduko duzue".

PSOEko hautagaiak ironiaz hitz egin du, halaber, Feijook behin eta berriz eskatu duelako hauteskundeak errepikatzea, eta esan du ez duela ulertzen nola nahi duen berriro egitea, PPko presidenteak askotan errepikatu duenez, aurreko hauteskundeak "zuk irabazi dituzunean", .

Santiago Abascal Vox eskuin muturreko alderdiko presidenteak adierazi duenez, Hitler hauteskunde batzuen bidez iritsi zen Alemaniako agintera, eta Pedro Sanchezi "estatu-kolpea ematea eta konstituzio ordena iraultzea" egotzi dio, "botoen diktaduraren bidez" bada ere.

Abascalek ''kolpista'' izatea eta boterera ''Hitlerren modu berean'' iristen saiatzea leporatu dio Sanchezi
Abascalek ''kolpista'' izatea eta boterera ''Hitlerren modu berean'' iristen saiatzea leporatu dio Sanchezi
Abascalek ''kolpista'' izatea eta boterera ''Hitlerren modu berean'' iristen saiatzea leporatu dio Sanchezi

1:22

Francina Armengol Kongresuko presidenteak akusazio gogor horiek erretiratzeko eskatu dio Abascali. Voxeko buruzagiak erantzun du ez zuela "Espainian bizitzen ari denaren irakurketa propioa" atzera botako, eta, Armengolek hala jokatuz gero, "Kongresuko hizlarien tribunan dagoeneko diputatuek ere adierazpen askatasunik ez dutela"  baieztatuko lukeela.

Armengolek Abascal moztu du ''estatu kolpeaz'' hitz egiteagatik
Armengolek Abascal moztu du ''estatu kolpeaz'' hitz egiteagatik
Armengolek Abascal moztu du ''estatu kolpeaz'' hitz egiteagatik

3:09

Ultraeskuineko buruzagiak eta bere diputatu guztiek Diputatuen Kongresuko hemizikloa utzi dute, hitzaldia amaitu ostean, Sanchezen hitzaldia entzuten ez geratzeko. "Orain entzun nahi dizunari bota diezazkiokezu gezurrak, gu Espainiako herriaren ondora joango garelako", adierazi du Abascalek, bere taldeko gainerako diputatuekin batera alde egin aurretik. Sanchezek erantzuteari uko egin dio azkenean.

VOXeko diputatuek Kongresua utzi dute eta protestekin bat egin dute
VOXeko diputatuek Kongresua utzi dute eta protestekin bat egin dute
VOXeko diputatuek Kongresua utzi dute eta protestekin bat egin dute

2:45

Yolanda Diaz jarduneko bigarren presidenteorde eta Lan ministroak adierazi duenez, PPko kideak "Konstituzioaren agindua urratzen adituak" izan ziren gobernatu zutenean, eta ustelkeria espainiarrei "60.000 milioi euro" kostatu zitzaiela gogorarazi du. "Zuek ustelkeriaz aritzea kezkagarria da gutxienez", esan du Diazek, eta gobernatzeko modu horrek "Espainia hausten" duela azpimarratu du.

Bestalde, Diazek Voxeko presidenteari erantzun dio diktadura batean "oposizia" ez litzatekeela Ganberan eserita egongo, ezpada "kartzelan" egongo liratekeela. Halaber, demokrazia batean alderdiek "finantzaketa publikoa" jasotzen dutela eta Voxek "hamar milioi euro" jaso dituela azpimarratu du. "Diktadura batean, jaun-andreok, ez dira horrelakoak gertatzen. Utzi fribolizatzeari gure herrialdean gertatzen ari denarekin", eskatu du jarduneko Lan ministroak.

Yolanda Diaz: ''Politika erabilgarria berreskura dezagun, inoiz baino gehiago beharko dugu eta''
Yolanda Diaz: ''Politika erabilgarria berreskura dezagun, inoiz baino gehiago beharko dugu eta''
Yolanda Diaz: ''Politika erabilgarria berreskura dezagun, inoiz baino gehiago beharko dugu eta''

1:42

"Guk gaur hemen ahalmena dugu behartzeko: gaur, errepresioa amaitzera behartzeko eta bihar, agian, erreferendum batean bozkatzera behartzeko", aldarrikatu du Gabriel Rufian ERCk Kongresuan duen bozeramaileak.

Era berean, ERCko ordezkariak Sanchezi ohartarazi dio bere alderdia beharrezkoa izango duela Moncloan mantentzeko, eta gogora ekarri dio ezingo duela Ciudadanosekin itunik egin: "Albert Rivera ikusten duzu hemen? Ines Arrimadas ikusten duzu hemen? Ez, ezta?".

Rufian: ''Espainia hausten ari zela esan duzuen bakoitzean, errealitatea da galtzen ari zinetela''
Rufian: ''Espainia hausten ari zela esan duzuen bakoitzean, errealitatea da galtzen ari zinetela''
Rufian: ''Espainia hausten ari zela esan duzuen bakoitzean, errealitatea da galtzen ari zinetela''

1:42

Azkenik, Miriam Nogueras Juntsen eledunak hartu du hitza. "Zure hitzaldia ez da hitzaldi ausarta izan", ohartarazi dio Sanchezi. Juntsekin "jolasean" ez ibiltzeko eskatu dio Noguerasek Sanchezi, eta akordioan jasota dagoena betetzeko eta errespetatzeko. "Orain duzu aukera niri erantzun eta zer egiteko asmoa duzun azaltzeko", esan dio. Legealdia abiatzea "bermatu" badu ere, "akordioz akordio" negoziatu beharko duela azaldu dio Noguerasek PSOEko hautagaiari.

Miriam Nogueras: ''Hasieratik legegintzaldia ziurtatu beharrean, akordioz akordio bermatu beharko da''
Miriam Nogueras: ''Hasieratik legegintzaldia ziurtatu beharrean, akordioz akordio bermatu beharko da''
Miriam Nogueras: ''Hasieratik legegintzaldia ziurtatu beharrean, akordioz akordio bermatu beharko da''

1:56

Eztabaida 21:25 aldera bukatu da, eta ostegun goizean hasiko da berriro, 09:00etan, EH Bilduren, EAJren eta Talde Mistoaren txandekin. Ondoren, bozkatu egingo da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika PSOE PP Espainiako Gobernua Espainia Eguneko albisteak Albisteak Vox ERC Sumar Mugimendua