Politika -

SANCHEZEN INBESTIDURA

ERCko militanteen % 89k ontzat jo dute Sanchezen inbestidurarako PSOEkin itxitako akordioa

Atzo akordioa izenpetu ostean, gaur militantziari iritzia eskatu dio ERCk, kontsulta telematiko batean. Militanteen % 43,61ek hartu dute parte.

ERCk joan den urtarrilean egindako Kongresu Nazionaleko irudi bat. Argazkia: EFE
ERCk joan den urtarrilean egindako Kongresu Nazionaleko irudi bat. Argazkia: EFE
ERCk joan den urtarrilean egindako Kongresu Nazionaleko irudi bat. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ERCk eta PSOEk Pedro Sanchezen inbestidurako atzo itxitako ituna ontzat jo dute Kataluniako alderdi errepublikanoko militanteek, gaur egindako kontsulta telematikoan. Militanteen % 44,61ek hartu dute parte kontsultan, eta horietatik % 89k aldeko botoa eman dute.  

"Esquerra Republicana Pedro Sanchezen inbestidura babestearekin ados al zaude, horren truke amnistia legea, erreferendumari bide emateko gatazka politikoaren konponbidearen bigarren faseari ekitea, Rodaliesen eskualdatzea, konpromiso ekonomikoak eta defizit fiskala murrizteko proposamena lortzearen truke?". Galdera horri erantzun diote militanteek, 10:00etatik 18:00etara egin den galdeketan.

Atzo arratsaldean izenpetu zuten akordioa Oriol Junqueras ERCko buruak eta Felix Bolaños Espainiako Gobernuko jarduneko Presidentetza ministroak, eta, ondoren, bakoitzak bere aldetik egindako agerraldian, hitzartutakoari buruzko xehetasunak eman zituzten.

Amnistiaren legeaz gain, gatazka politikoa konpontzeko negoziazio mahaian jarraitzea, Rodalies (aldirietako trenak) guztiz eskualdatzea eta Likidezia Funts Autonomikoarekiko zorraren zati bat (15.000 milioi euro) barkatzea adostu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika PSOE Espainiako Gobernua Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak ERC