Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Zupiria, greben harira: "Borondate bat dago ikusarazteko kaos eta katastrofe batean bizi garela"

Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen hitzetan, hauteskunde kutsu nabarmena dute deialdiek. Euskararen kontrako azken epaiak hizpide, Zupiriak esan du "zalantza" sorrarazten diola "prozesu judizialek berme guztiak" ote dituzten.

Zupiria, Radio Euskadik Bilbon dituen estudioetan. Argazkia: EITB Media
Zupiria, Radio Euskadik Bilbon dituen estudioetan.
Zupiria, Radio Euskadik Bilbon dituen estudioetan. Argazkia: EITB Media

Eider Garaikoetxea O. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen ustez, datozen egun eta asteetarako deituta daude grebek hauteskunde kutsua dute, "hemendik eta maiatzera arte" mobilizazioak deituta daudela gogorarazita. Kritikatu duenez, "badago borondate edo nahi bat dago ikusarazteko kaos eta katastrofe batean bizi garela", eta halakorik dagoela ukatu du. 

Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egindako elkarrizketa batean, Iñigo Urkulluren iritzi artikulua izan du hizpide eledunak. Zupiriak uste du "datuei begiratzea" komeni dela, Jaurlaritza "zerbitzu publikoak hondatzen eta pribatizatzen" ari dela defendatzen duen "estrategiaren" aurrean. "Gu ez gara bizi kaos eta katastrofe bat den gizarte batean", azpimarratu du. 

EAEko Auzitegi Nagusiak euskararen kontra emandako azken bi epaien harira, salatu du "bultzada politikoa" egon dela errekurtsoak PPk eta Voxek aurkeztu dituztelako, eta horrek gaiaren "larritasuna" areagotzen duela. Gainera, "zenbait sententzia irakurrita, ikus daiteke argudio edo arrazoibide ez oso arrazoizkoak daudela atzean", erantsi du. Horren ildoan, nabarmendu du agian "egokia izan daitekeela ikustea Aginte Judiziala antolatuta dagoen modua den egokiena gure egoerari erantzuteko, bai lurralde antolaketari eta beste hizkuntza ofizialen kontu honi". Izan ere, azken epaiek "zalantza" sorrarazi diote "prozesu judizialek berme guztiak" ote dituzten. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz Politika Eusko Jaurlaritza Grebak Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak EAEko Justizia Auzitegi Nagusia