Politika -

Ekialde Hurbila

EH Bilduk eskatu du "arrazoi humanitarioengatik" geldi dadila "palestinarren aurkako zigor estrategia"

Otegik ziurtatu duenez, "muturreko egoera horretan", elkarrizketa, negoziazio eta akordio bideak eskatzen ditu erantzukizun politikoak, "Israel eta Palestina arteko gatazka politikoari irtenbidea emate aldera".

EH Bilduk eskatu du geldi dadila "palestinarren aurkako zigor estrategia". Argazkia: EH Bildu
EH Bilduk eskatu du geldi dadila "palestinarren aurkako zigor estrategia"
EH Bilduk eskatu du geldi dadila "palestinarren aurkako zigor estrategia". Argazkia: EH Bildu

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduko koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegik eskatu du "arrazoi humanitario eta politikoengatik" geldi dadila lehenbailehen "palestinar herriaren aurkako zigor estrategia". Zentzu horretan, gogor kritikatu ditu inor bereizi gabe zibilei eraso egiten ari diren maniobrak, "batzuek zein besteek burutu". Gainera, Hamasek bahitutako euskal herritarra aske uztea eskatu du, eta herritarrei galdegin die kalera atera eta mobiliza daitezela.

Gernikan irakurri du "Gazako Zerrendan, Palestinan eta Ekialde Hurbilean jazotzen ari diren gertakari tristeekin" lotuta EH Bilduren mahai politikoak adostutako deklarazioa.

Koalizio independentistako buruak uste du "muturreko egoeran" dagoela Gaza, eta ezinbestekoa dela "elkarrizketa eta negoziazio mekanismoak" abian jartzea, "gatazka politikoa" konpontzeko. "Arazoaren jatorrira joan behar gara. Palestina herri okupatua da, jatorrian arazo politikoa dago. Israelgo Gobernuak NBEk emandako ebazpen guztiak zanpatu egiten ditu, eta irtenbidea politikoa da: Palestinak estatu propioa izateko eskubidea du eta  estatu palestinarra egikaritu egin behar da. Apartheid egoera eta okupazioa bertan behera utzi behar dira", gehitu du.

Otegiren hitzetan, "Palestina osoaren, baina, bereziki Gazako Zerrendaren aurka zigor kolektiboa" eta "estrategia genozida" ezartzen ari da Israel azken urteotan.  Horren aurrean, nabarmendu du ezker independentistek ezin dutela "beste toki batera begiratu", eta EH Bilduren "elkartasun osoa" helarazi die Palestinako herritarrei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Gazako Zerrenda EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Israel Palestina