Politika -
Hauteskunde legea
NaBaik erbesteratutako boto emaileak erroldatu daitezen eskatu du
Zergak, EAEn edo Nafarroan ordaindu beharko lituzketela adierazi du koalizioak, bestela, gainontzeko hiritarrekiko bidegabekeria izango litzatekeela argudiatu dute, interes politikoak nagusituz.
Erredakzioa
Nafarroa Baik kritikatu egin du ETAren indarkeriagatik erbesteratutako pertsonei EAE eta Nafarroan boto eskubidea emango dien legea. Koalizioaren ustez, legearen moldaketa honek, aurrez planifikatutako hauteskundeen emaitza aldatzea bakarrik du helburu, eta horregatik eskatu du boto emaile hauen erroldatzea, era horretara zergak ordaintzeko dagozkien erkidegoetan.
NaBaiko Txentxo Jimenezek egindako adierazpenetan, gaineratu du, ez dela bidezkoa Nafarroako kasuan, erbesteratu aurretik, bertan 5 urtez bizitzearen bermea bakarrik hartzea kontuan, erkidegoa uztera bultzatutako arrazoiak benetan zeintzu diren jakin gabe. Horregatik, interés politiko hutsa bakarrik ikusten dute legearen moldaketan, PPk eta UPNk bultzatutakoa.
Boto eskubidearekin batera, NaBaik, ezinbestekotzat jotzen du erbesteratutako boto emaileak erroldatu daitezen eta dagozkien erkidegoan zergak ordaindu ditzaten, gainontzeko hiritarren eskubide eta betebehar berdinak izateko.