Politika -
Hilketaren XV. urteurrena
Getxok Miguel Angel Blancoren hilketaren aurkako mozioak onartu ditu
Getxoko udalbatzarrean Miguel Angel Blandoren hilketa gaitzesteko EAJk eta PPk aurkeztutako bi mozioak onartu dituzte. Bilduk ez du botorik eman.
Erredakzioa
Getxoko Udalbatzarreko osoko bilkuran Miguel Angel Blancoren hilketa kondenatzeko EAJk eta PPk aurkeztutako bi mozioak onartu dituzte; bietan Bilduk ez du botorik eman, Udaletik ohar batean jakitera eman dutenez.
EAJk aurkeztutako lehenengo mozioa alderdi horrek PPk eta PSEk babestu dute, eta Bildu abstenitu egin da. Mozio horretan Miguel Angel Blancoren hilketa (ETAk hil zuen, 1997an) kondenatzea da helburu.
Mozio horretan Legebiltzarraren Bake eta Bizikididetzako ponentziarekin bat egiteko konpromisoa berretsi dute, Euskadin bizikidetza demokratiko bat bilatzeko asmoz.