Politika -
PSOE
Meritxell Batet Kongresuko presidente ohiak eserlekua eta politikaren lehen lerroa utzi ditu
Batet azken bi legegintzaldietan izan da Behe Ganberako presidentea.
AGENTZIAK | EITB Media
Meritxell Batet Kongresuko presidente ohiak uko egin dio eserlekuari, eta utzi egin du politikagintzaren lehen lerroa.
X sare sozialean (Twitter ohia) idatzitako mezu batean, Batetek adierazi du "une egokiena" dela politika uzteko, "nire alderdiak, PSCk, Katalunian lortutako emaitza onen ostean".
Horren ildotik, gaineratu duenez, "egindako lanarekin pozik eta eginbeharrak beteta noa".
Batet diputatua izan da 2004tik, eta Lurralde Politikako ministro izan zen urtebetez Pedro Sanchezen lehen gobernuan.
Behe Ganberako presidente ohia legelaria da ogibidez. Gainera, plaza du Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean.
Ignacio Conesa PSOEren Bartzelonako zerrendako 14.ak hartuko du orain Bateten eserlekua.