Politika -
Espainia
Marta Lois izango da Sumarreko bozeramailea Diputatuen Kongresuan
Lois Sumarreko presidentea da maiatzetik, Coruña probintziako zerrendaburua izan zen uztailaren 23ko hauteskundeetan, eta Yolanda Diazen lagun eta kolaboratzaile estua da.
Agentziak | EITB Media
Marta Lois izango da Sumarreko bozeramailea Diputatuen Kongresuan, alderdi horretako iturriek baieztatu dutenez.
Lois Sumarreko presidentea da maiatzetik, Coruña probintziako zerrendaburua izan zen uztailaren 23ko hauteskundeetan, eta Yolanda Diazen lagun eta kolaboratzaile estua da.
Aurreko udal hauteskundeak egin arte, Lois Compostela Abertako zinegotzia zen Galiziako hiriburuan.
Horrela, bozeramaile ardura izateko aurpegi berri baten aldeko apustua egin du Sumarrek, Lois egun batzuk barru hasiko den legealdian lehen aldiz diputatu izango baita.
Zientzia Politikoan doktorea eta Santiagoko Unibertsitateko irakaslea da Lois. Hainbat irakasgai eman ditu, hala nola Zientzia Politikoa, Teoria Politikoa, Politika Konparatua eta Alderdi Politikoak.