Politika -

Publio Cordonen bahiketa

Epaileak GRAPOko hiru kideetatik bi aske utzi ditu, fidantzapean

Fiskaltzak errekurtsoa aurkeztuko duela iragarri du. Astelehenean aurkeztuko dute, epailearen erabakia aztertu ondoren.

Auzitegi Nazionaleko epaileak GRAPOko hiru ustezko kideak galdekatuko ditu. Argazkia: EITB
Auzitegi Nazionaleko epaileak GRAPOko hiru ustezko kideak galdekatuko ditu. Argazkia: EITB
Auzitegi Nazionaleko epaileak GRAPOko hiru ustezko kideak galdekatuko ditu. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier Gomez Bermudez Auzitegi Nazionaleko epaileak aske utzi ditu, 100.000 euroko fidantzapean, Sevillan eta Cádizen atxilotutako Manuela Ontanilla Galan eta Vicente Sarasa Cecilio GRAPOko bi ustezko kideak, Publio Cordon enpresariaren bahiketa lotura dutela egotzita. Bi kide hauek uko egin diote epailearen galderei erantzuteari. Epaileak espetxera bidali ditu fidantza ordaindu arte.

Halaber, Gomez Bermudezek baldintzarik gabeko espetxealdia ezarri dio Juan Ramon Teijelo GRAPOko hirugarren kideari. Teijelo epailearen galderei erantzun dion bakarra izan da, baina akusazio guztiak errefusatu ditu.

Hala ere, epailearen aburuz, Teijelok egindako adierazpenetan oinarrituta, "ikertzen ari garen gertaeren gainean informazioa dutela egiaztatuta geratu da".

Fiskaltzak errekurtsoa aurkeztuko du

Fiskaltzak epailearen erabakiari errekurtsoa aurkeztuko diola iragarri du.

Dena den, hori egin aurretik, Gomez Bermudezen erabakia aztertu behar dute astelehenean aurkeztuko duten errekurtsoaren argudioak prestatzeko.

1995ean bahituta

GRAPOk Publio Cordon Munilla Previasa aseguru-etxearen eta Quiron Ospitale Taldearen fundatzailea bahitu zuen 1995eko ekainaren 27an, Zaragozako etxearen inguruan footing-ean ari zela.

Bahiketa gertatu eta hilabete eta erdira, Cordonen familiak 400 milioi pezetako erreskatea ordaindu zuen Parisen, baina Publio ez zen agertu, eta horrek bere egonlekuaren inguruko hipotesi ugari eragin zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea